Editorial Samarcanda
No hay leyes para escribir
  • Slider 2
  • Slider 3
  • Slider 4
  • Slider 5
  • Slider 6
  • Slider 7
  • Slider 8

Iker Badiola

Iker Badiola

Sobre el autor

Iker Badiola Etxaburu (Ondarroa, Bizkaia, 1978). Zientzietan doktoregoa lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakaslea da unibertsitate berean. Minbiziaren ikerketan dihardu, eta medikuntza zientziekin lotutako lau libururen egilea da. Bergaran (Gipuzkoa) bizi den bizkaitar hau ezkonduta dago, eta hiru seme-alaben aita da. Naturaren maitalea, beti izan da, baita, kirolzale porrokatua. 2016. urteaz geroztik, kirol modalitate berri bat praktikatzen du: trail running edo mendiko lasterketa korrika. Hiru urtez holako eta halako lasterketak egin ondoren, 2019 an munduko mendi maratoirik ezagunenean parte hartu du, Zegama-Aizkorrin.

Behin Zegama-Aizkorrin parte hartu nuen

Liburu honetan, korrikalari kirolzale batek munduko mendi maratoi entzutetsuenean bizi izandako abentura kontatzen da; Zegama-Aizkorrin, alegia. Bizitza osoan kirola egin arren, inoiz 22 kilometrotik gorako mendiko lasterketarik egin ez duen pertsona batek, 40 urterekin, erronka hauxe jarri dio bere buruari: 42 kilometro egitea, ibilbide izugarri konplikatu batean, 5.000 metrotik gorako desnibel metatuarekin, eta –beste zailtasun bat– denbora-kontrol oso zorrotzetan sartu beharra. Lasterketa amaitzeko helburua bere bizitzako kirol erronkarik handiena da, eta oso zaila dirudi, protagonistaren inguruko gorabeherak kontuan hartuz gero. Liburuak lehiaketaren aurretik, bitartean eta ondoren bizitako zailtasunak eta ikasketa-prozesua kontatzen ditu, betiere umore-zertzeladez zipriztinduta. Gainera, narrazioan adiskidetasunaz, maitasunaz, kirolaren balioez, naturaz eta antropologiaz hitz egiten da, betiere egilearen beraren gogoetekin lagunduta. Lasterketa prestatzen eta burutzen ari den bitartean, egilea egindako bidearen garrantziaz konturatuko da, bukatzeko helburua lortzeaz baino gehiago.

Cómpralo en papel